EUS|ESP

Tarifak

Tiket arrunta
Tiket arrunta

1.30

Txartel mota hau autobusean bertan ordaintzen da, eta bidaia bakar baterako balio du.

Creditrans
Creditrans

0.69

Erabilera baldintzak.

Barik txartelak Creditrans diru zorroaren titulua du. Kreditua bidaiak egin ahala kontsumitzen da. Ez da pertsonala, eta beste pertsona batzuei transferitu dakieke.

Creditrans titulua txartel anonimo batean edo erregistratutako txartel anonimo batean kargatuta badago, gehienez ere 10 pertsonabatera bidaiatzeko aukera ematen du. Taldean erabil daiteke, baldin eta talde horrek bidaia batera hasi eta amaitzen badu eta aukeratutako ibilbiderako nahikoa saldo badago. Hala ez bada, bidaiariak tiket baliogabea duela joko da.

Txartel pertsonalizatu batean kargatutako Creditrans titulua txartelaren titularrak bakarrik erabili ahal izango du.

Non eta nola kargatu.

Metro Bilbaon Barik kide edo Barik anonimo txartelak kargatu ahal izango dituzu geltoki guztietako makinetan.

Barik txartelaren gehieneko saldoa 90 €-koa da.

Hemen bidaiatzeko balio du:

  • Trenbideak: Metro Bilbao, EuskoTren, EuskoTran
  • Autobusak: Bizkaibus, Bilbobus, Etxebarri Bus, Erandio Bus, Kbus Barakaldo
  • Kablea: Bizkaia Zubia, Ereagako igogailua, Artxandako funikularra, Larreinetako funikularra
  • Beste zerbitzu batzuk: Leioa, Etxebarri eta BECeko aparkalekuak; Uribe Kostako Mankomunitateko bizikletak.

Gizatrans
Gizatrans

0.32

Familia ugaria, normala: F20, F50

Erabilera baldintzak

Barik Giza txartelak Gizatrans diru zorroaren titulua du, eta Metro Bilbaoko edozein geltokitan kargatu daiteke. Kreditua bidaiak egin ahala kontsumitzen da. Familia ugariaren profilarekin karga daiteke.

Gizatrans titulua txartelaren titularrak bakarrik erabili ahal izango du. Pertsonala eta besterenezina da. Barik Giza txartela edo Euskotrenen tarifa murriztuko txartela darama lotuta. Dagokion txartelarekin batera aurkeztu beharko da beti; bestela, garraio titulu baliogabea izango da ondorio guztietarako.

Honako hauek eskuratu ahal izango dute: 65 urtetik gorako pertsonek, erabateko baliaezintasuna, baliaezintasun handia edo %65eko edo hortik gorako minusbaliotasuna dutela egiaztatu eta Euskotreneko txartela edo tarifa murriztuko Barik Giza txartela dutenek.

Non eta nola kargatu

Metro Bilbaon, geltoki guztietako tiket makinetan kargatu ahal izango duzu Barik Giza txartela.

Barik txartelaren gehieneko saldoa 90 €-koa da.

Hemen bidaiatzeko balio du:

  • Trenbideak: Metro Bilbao, EuskoTren, EuskoTran
  • Autobusak: Bizkaibus, Bilbobus, Etxebarri Bus, Erandio Bus, Kbus Barakaldo
  • Kablea: Bizkaia Zubia, Ereagako igogailua, Artxandako funikularra, Larreinetako funikularra
  • Beste zerbitzu batzuk: Leioa, Etxebarri eta BECeko aparkalekuak; Uribe Kostako Mankomunitateko bizikletak.

Hirukotrans Barik txartelean
Hirukotrans Barik txartelean

0.56

F20

0.35

F50

Erabilera baldintzak.

Barik txartelak diru zorroaren titulu bat du, eta Metro Bilbaoko edozein geltokitan kargatu daiteke.

Familia ugaria osatzen dutela egiaztatzen duten pertsonek eskuratu ahal izango dute, bai kategoria orokorrean bai berezian, baldin eta txartel hauetakoren bat badute: Barik Kide txartela edo Barik Giza txartela.

Barik txartelean kargatutako Hirukotrans titulua txartelaren titularrak bakarrik erabili ahal izango du.

Pertsonala eta besterenezina da.

Dagokion txartelarekin batera aurkeztu beharko da beti; bestela, garraio titulu baliogabea izango da ondorio guztietarako.

Non eta nola erosi.

Metro Bilbaon, geltoki guztietako makinetan eskuratu ahal izango duzu Barik Kide txartela zein Barik Giza txartela. Barik txartelaren gehieneko saldoa 90 €-koa da.