EUS|ESP

Galdutako Objektuak

Gure autobusen batean gauzaren bat galdu baduzu, bezeroaren arretarako telefonora dei dezakezu (+34 610 561 124). Esan ezazu zein egunetan, ordutan eta lineatan galdu duzun, eta deskribatu nolakoa den galdutako gauza hori, zure izena eta harremanetarako telefono zenbaki bat ematearekin batera.

Une horretan bertan hasiko gara lanean dena delako gauza topatzen ahalegintzeko, eta berreskuratzen badugu, jabearekin harremanetan jarriko gara galdutakoa itzultzeko.

UTE Autobus Barakaldok ez du bere gain hartuko jabeek zer edo zer galdutakoan esandakoaren arabera beren poltsa, maleta edota motxiletan omen zeramatzaten askotariko gauzak falta izanaren erantzukizuna. Berreskuratutako gauza hori aurkitu zen egoeran entregatuko zaio bere jabetza frogatzen duen pertsonari.

UTE Autobus Barakaldok ez du bere gain hartuko aurkitu ezin izan diren gauzen erantzukizuna.

Berreskuratutako gauza galkorra bada edo iraungitze data badauka, osasun arrazoiak direla-eta berehalaxe botako da zaborretara.

Gainerako gauzak, berreskuratu zirenetik hilabete igarota, erakunde humanitarioei bideratuko edo emango zaizkie, kasuaren arabera.